PLAN DE CONTINGENCIA

PLAN DE CONTINGENCIA

BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

TALAIAN EUSKARALDIA BERTAN DA!

GURPIL GAINEAN

DBH 2. mailako ikasleak irristaketa lantzen aritu dira Gorputz Hezkuntzako saioetan. Gurpil gainean oso trebeak direla erakutsi digute!

LURRAREN DENBORA-LERROA

Aurtengo egoera berezia dela eta, patioa ere lanerako gune bihurtzea ez da ideia txarra. 2. batxilergoko ikasleek bertan Lurraren denbora-lerroa sortu eta honako bideoa ekoiztu zuten:

2019-2020ko EA21 maskoten lehiaketa

2019-2020 EA21-eko maskota lehiaketaren irabazleak Noa Iza eta Jon Baranda  izan ziren. ZORIONAK!!

 

 

Gorputz Hezkuntzako Sketchak konfinamenduan

 

Genetika umeentzat Bordarin

Biologia eta geologia ikasgaian, Talaiako 4DBHko ikasleok, genetika gaia sormenean eta talde-lanean arituz landu dugu ikasturte honetan. 
 
Genetikaren oinarriak ikasteko, jolasak sortu genituen gelan, eskulanean, talde-lanean eta kontzeptuak hobeki barneratu ditugu, objektu bihurtuz. Jolasok Bordariko LH6ko ikasleekin jolastuz testatu genituen,  azaldu diegu zer den herentzia genetikoa, zer diren geneak, nola espresatzen diren... Eta aizu! Uste baino gehiago ulertu zuten, eta benetan gustora aritu ziren jolasean. 
 
Genetikaren kontzeptuak barneratzeaz gain, gure zeharkako gaitasunak lantzeko eta trebatzeko balio izan digu lan honek. Ez da erraza, baina lan oso onak atera dira.
 
 

Wallart omenaldia - Martxoak 8

Martxoak 8-rako ikasleen erreferente izan eta izango diren emakumeez osaturiko orma-irudia hemen duzue:

 

ARTE GOTIKOA BEIRATEEN BITARTEZ!

Gizarte eta plastikako mintegiek proiektu berri bat gauzatu dute elkarrekin. Beirate Gotiko batzuk egin dituzte Talaia BHI-ko leihoak katedral Gotiko bat balitz bezala apaintzeko. Plastikako eta Gizarteko irakasleen arteko koordinazio bilera batzuen ostean lanari ekin diote! Lehenengo orri txuri batean forma geometrikoak marraztu dituzte eta gero kartulina beltzera pasa. Formak moztu eta koloretako paper gardenak itsatsi dizkiote hutsuneetan. Nahi izan dituzten koloreak erabili dituzte eta emaitza beirate zoragarri hauek izan dira. 

Beirate7 Beirate8
Beirate9      

 

DON BOSCO Kimikako ikasleak

 

Bigarren Batxilergoko Kimika ikasleak Don Bosco-n.

 

 

 

HIDROSFERA

1. DBHko ikasleek hidrosferari buruzko gaia stop-motion bideoak ekoiztuz landu dute. Horrela ere ikasi egiten da!

BATXIKO TABERNA

 

Batxilergoko ikasleak tabernan bikain ari dira eta inauteri egunean giro aparta izan genuen ikastetxean.

Taberna kudeatzen dutenak zoriondu nahi ditugu hartzen duten arduraragatik.

Bestalde, gainontzeko ikasle guztak eskertu nahi ditugu partaide izateagatik.

 

 

         

EGUTEGIA 2020-2021
             1  -  2

ORDUTEGIA 2020-2021