Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.

HELBURU NAGUSIA: ikastetxea indarkeriarik gabeko gunea

1.MAILA PREBENTZIOA

  • Sentsibilizazioa eta kontzientziazioa
  • Elkarbizitza Behatokia sortzea
  • Antolaketa eta metodologiari buruzko erabakiak hartzea elkarbizitza positiboa izan dadin
  • Elkarbizitza positiboa sustatzeko estrategia zehatza
  • Indarkeriarik gabeko ikastetxea izateko urratsak egitea

2.MAILA ESKU-HARTZEA

  • Helburua: Arrisku-faktoreak identifikatzea eta eskolako tratu txarren susmoa sortzen denean esku hartzea
  • Helburua: Eskola-jazarpeneko kasuak desagerrarazteko esku hartzea

3.MAILA EBALUAZIOA

  • Ekimenari jarraipena egitea
  • Elkarbizitzarako Ekimena ebaluatzea inplikatutako eragile guztien parte-hartzearekin