AURKEZPENA

Jangela zerbitzua institutuak duen zerbitzu garrantzitsuenetariko  bat dugu. Bertan, Covid-urtea izan ezik, 250 bazkaltiar inguru dugu. Hori bai, ez da bertan sukaldatzen, baina badago jarraipen bat Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara, enpresa berak, Ausolanek, kudeatzen baititu biak, nahiz eta Lehen Hezkuntzan bertan sukaldatzen den.

Txandak

Asteazken eta ostiraletan txanda bakarra izaten da, klasek amaitu eta jarraian. Astelehen, astearte eta ostegunetan bi txanda izaten dira, denak ez baitira txanda bakarrean sartzen.Azken egun horietan, ikasleak bazkaltzen ez daudenean, jolastokian edo liburutegian (lanak egiten, ikasten, …) egon daitezke.

Higienea

Asko zaintzen dugu alderdi hori, bai elikagaiei dagokienean, bai ikasleen garbitasunari eta jarrerei dagokienean.

Elikadura

Institutua ez da arduratzen menuaz, horren ardura Ausolanek dauka, baina haien menuetan oinarrizko elikagaiak dira nagusi, hala nola berdurak, eltzekariak, arraina, arrutzeak,… Ez dira jartzen osasuntsuak ez diren janariak, esate baterako patata frijituak eta tomate frijitua. Maionesa bezalakoak oso oso tarteka erabiltzen dira, arrainari laguntzeko noizean behin. Postrerako, fruta da gehien erabiltzen dena eta, tarteka, esnekiren bat edo beste.

Menu bereziak

Gaitzagatik, kontzientziagatik (barazkijaleak …) edo erlijioagatik, menu bereziak prestatzen dira ere.

Begiraleak

Begiraleak arduratzen dira bazkariaren banaketaz, jangelako garbiketaz eta jangelako jolas-garaiko zaintzaz.

Officeko langileak

Langile hauek janariaren gainbegiratzeaz (menu kopuru egokiak etorri diren ikusteaz , tenperaturak hartzeaz, janaria bero mantentzeaz, … arduratzen dira), ikasleak etortzen direnerako jangela prest egoteaz, ontziak garbitzeaz eta, begiraleekin batera, jantokia garbitzeaz arduratzen dira.

Jangelako arduraduna

Aurreko guztia gainbegiratzeaz, ikasleen arteko diziplina mantentzeaz, erreziboen prestaketaz, familiekiko harremanaz eta ikastetxeko zuzendaritzarekin harremanak mantentzeaz arduratzen da.

ERROR (no puede mostrarse el objeto)