Talaia BHI eta Bretainiako Collège Pays des Abers ikastetxeek urteak daramatzate elkartruke-programa batean elkarlanean. Lannilis udalerrian kokatzen da Collège Pays des Abers ikastetxea, Finistère departamentuan. Talaiako DBH3ko ikasleak astebete joan ohi dira bertara eta hango ikasle adinkide baten familiaren etxean geratzen dira. 

 

Programa honek hiru norabidetan aukera paregabea eskaintzen die Talaia BHI eta Bretainiako Collège Pays des Abers ikaslei: 

Batetik, bertako ikastetxe bat ezagutzekoa; bestetik, hango eta hemengo familien bizimodua eta ohituretan murgiltzekoa; eta, azkenik, inguruko kulturguneetara bidaiatzekoa (Quimper, Brest, Mont Saint-Michel , Kerlouan, Carnac…).