KONTINGENTZIA PLANA

KONTINGENTZIA PLANA

BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

Atzealdea

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARI EZ. TALAIA BHI

Beldurrak argia itzali du... Ba al da inor?

Gordelekuan preso sentitzen hasia naiz.

Etxeko sutondoa infernu bihurtu baino lehen…

Naizena erre baino lehen… Ikusiko al dut argi izpiren bat?

 

Nondik dator min hau?

Ez da ezer entzuten, ez baita identifikatua sentitzen,

ez du aluditua sentitu nahi, ez du erantzule izan nahi.

Koldarkeriaz elikatzen den bortizkeria!

Zerbait izan nahian, desagertzeko beldurrez,

azpian hartu nahi duen bortizkeria...

 

Milaka zatitan txikitzen, birrintzen, suntsitzen, errausten...

Zer bihurtu naiz? Bakardadea, ahulezia, ezereza...

Baina ez-deusa naizela... Orain ohartzen naiz ene barnean zaudela,

 sakon-sakonean, bihotz-ondoan

 

Amesgaizto izugarrienetan ere babesten nauzula

Txoko goxo hortatik gogorarazten didazula:

Banaizela inor, ni ni naizela!

Beldurrik gabe goza dezakedala, erraietaraino senti dezakedala

 

Bidea galtzen dudanean garrasi egiten didazula,

Promes erromantiko hutsalen batek hezur-muinetaraino lehor ez nazan,

Naizena ahazturik nire burua beste batentzat sakrifika ez dezadan

Argia nire baitan dela inoiz ere ahaztu ez dezadan.

 

 

         

EGUTEGIA 2020-2021
             1  -  2

ORDUTEGIA 2020-2021