
Urtarrilaren 30ean, Euskara Batzordeko ikasleak Zubietako inauterietara joan ziren. Malerrekako bi herri mugakide horietako joaldunek egiten dituzten segizio ikusgarri eta zaratatsuak sentitu zituzten, joaldunen janzkera bitxiarekin eta bizkarrean daramaten joare parea erritmo binarioaz jotzen zutelarik.