Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Talaia institutuan.
Ekintza xumea egin genuen, 20 minutukoa.
Ikasleei post-it bana banatu eta galdera bat egin genien, mailaka. Post-it horretan beraien erantzuna idatzi zuten, bakarka. Gero, patiora joan ginen eta Euskara Batzordeko ikasleek prestatu zuten zuhaitzean talde bakoitzak zegokion lekuan jarri zituen bere post-ita eta denon artean zuhaitz hostodun ederra sortu genuen.
Galdera hauek egin genizkien ikasleei:
- 1. maila: ZEIN KONPROMISO HARTZEN DUT EUSKARAREKIKO?
- 2. maila: NOREKIN EGITEN DUZU BETI EUSKARAZ?
- 3. maila: ZERGATIK EZ DUZU EUSKARAZ EGITEN?
- 4. maila: ZER SENTITZEN DUZU EUSKARAK HONDARRIBIAN DUEN EGOERAREKIKO?
Batxillergoa: ZERGATIK USTE DUZU GAZTEEK EZ DUZUELA EUSKARAZ EGITEN?
Ekintza xume honekin ikasleek euskarari buruzko hausnarketa egitera animatu genituen eta euskararekiko dituzten bizipen, sentipen eta iritziak ezagutu nahi izan genituen.