KONTINGENTZIA PLANA

KONTINGENTZIA PLANA

BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

Atzealdea

Liburuaren astea

Liburuaren eguna Aste Santuko azken igandean erori zenez, aurten Liburu Astea ospatu genuen Talaia BHIn apirilaren 10etik 12ra. Bertan honako ekitaldi hauek gauzatu genituen, denak boluntarioak:
 
Irakurle-klubak: Ikasleek etxean aldez aurretik adostutako liburu bat irakurri eta denon artean komentatu liburutegian. Aukeratu genituen liburuak honako hauek izan ziren: Gose jokoak (6 ikasle) eta Elkarrekin esnatzeko ordua (irakasleok) nobelak eta V de vendetta komikia (3 ikasle). Beste irakurle-klub bat egin dugu Liburu Astearen aurretik (Bajo la misma estrella nobela komentatzeko, 6 ikasle) eta martxan dago hurrengo nobela Eleanor & Park (maiatz erdialdean komentatzeko; dagoeneko 15 ikaslek eman dute izena) eta komikia 300 (maiatz amaieran komentatzeko; dagoeneko 4 ikaslek eman dute izena). Irakurle-klubetan Hondarribiko liburutegiaren laguntza daukagu (liburuak mailegatzen dizkigute).
 
Liburu ezkutua: Gela bakoitzean, lagun ezkutu bana antolatu genuen, non oparia liburu bat zen (aldizkari bat, komiki bat... berria edo bigarren eskukoa) zen. Gela guztietan antolatu zen, baita irakasleon artean ere, eta, oro har, bataz beste gelakideen erdiak parte hartu zuen.
 

Relax orriak: Liburuaren eguna ospatzeko modurik zintzoena irakurtzea denez, gela bakoitzari ordubete eskaini zitzaion boluntarioek liburutegian irakurtzen emateko. Kasu batzuetan, gela osoa irten zen irakurtzera (euskara edo gazte orduetan), beste batzuetan nahi izan zuten ikasleak. Gutxi gorabehera, 170 ikaslek hartu zuten parte ekitaldian.

         

EGUTEGIA 2020-2021
             1  -  2

ORDUTEGIA 2020-2021