KONTINGENTZIA PLANA

KONTINGENTZIA PLANA

BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

Atzealdea

Talaia Martxan-en liburua irakurtzen

Udako oporrak bistan daudela ospatzeko, irakurle-klub berezi bat abiatuko dugu ekainean Talaian. Gurasoak eta irakasleak, batera, aldez aurretik irakurritako liburu bat komentatzen.
Ekitaldia martxan jartzeko, Paco Rocaren Zimurrak komikia aukeratu dugu: nobela grafiko hunkigarria da, irakurterraza, barrenak mugitu eta zer pentsatua ematen duena. Hamaika sari irabazitakoa da eta euskaraz ederki irakurtzen da, itzulpen oso on bati esker.

Ekainaren 8an, ostegunean, arratsaldeko 4tan bilduko gara liburutegian. Animatu!!!


Argumentua:
Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok –bankuko exekutibo izandako gizona–, eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak –nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin– batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du.

Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua... Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten.

 

===

Dentro del programa Talaia Martxan vamos a lanzar una nueva iniciativa: un club de lectura conjunto para padres y profesores. El primer libro que comentaremos será el 8 de Junio a las 4 de la tarde, y será un cómic, o mejor dicho, una novela gráfica, Zimurrak, que cuenta una connmovedora historia sobre la vejez y la vida, de una forma sencilla pero potente, con toques de humor como invitación a la empatía.

Argumento: Emilio, un antiguo ejecutivo bancario, es internado en una residencia de ancianos por su familia tras sufrir una nueva crisis de Alzheimer. Allí, aprende a convivir con sus nuevos compañeros –cada uno con un cuadro “clínico” y un carácter bien distinto– y los cuidadores que los atienden. Emilio se adentra en una rutina diaria de cadencia morosa con horarios prefijados –la toma de los medicamentos, la siesta, las comidas, la gimnasia, la vuelta a la cama...–, y en su pulso con la enfermedad para intentar mantener la memoria y evitar ser trasladado a la última planta, la de los impedidos, cuenta con la ayuda de Miguel, su compañero de habitación...


 

         

EGUTEGIA 2020-2021
             1  -  2

ORDUTEGIA 2020-2021