KONTINGENTZIA PLANA

AUKERAKOAK - OPTATIVAS 2022-23

DBH 1 - 1 ESO

DBH 2 - 2 ESO

DBH 3 - 3 ESO

DBH 4 - 4 ESO

Zuberoan

Euskara normalkuntza batzordeko eta dantza tailerreko ikasleak Ipar Euskal Herrian egon ziren pare bat egunez. Maulen maskarada ikusi eta gero, Baigorrin lo egin zuten eta ondoren, Donibane Garazin korrika egin. Asteburu bikaina!
 

Jaizkibelgo altxor ezkutuak

 
Lur- eta ingurumen-zientzietako ikasleek Jaizkibelgo geoforma bitxiak aztertu dituzte eta ibilbide birtualak sortu dituzte, forma zaurgarri hauek etxetik mugitu gabe ezagutu ahal izateko. Jantzi 3D betaurreko batzuk eta ezagutu Jaizkibelgo altxorrak!
 

KORRIKA 2022

Hau da izan genuen giroa Korrika 2022 festan!

Albistegia - 2040

DBH1eko ikasleek 2040an kokatutako albistegia sortu dute euskara eta biologiako orduetan, klima aldaketaren ondorioez jabetzeko. Oraindik gaiaz gaude halakoak ekiditeko!

Filosofiako olinpiadak

 
Pasa den ostiralean, Apirilak 1, irteera izan genuen 4DBHko Filosofiako ikasleekin. Goizeko lehen erdian Txillida museoa gida baten laguntzarekin bisitatu genuen. Eduardo Txillida eskultorearen sorkuntzek filosofiarekin lotura zuzena dute. Bere eskultura eta arte lanak europan zehar ezagutuko dira. Martin Heidegger, XX. mendeko filosofo nagusienetakoak, horien berri izatean Txillidari elkarlan bat egitea proposatuko dio. Horren emaitza da “Die Kunst und der Raum” (Artea eta Espazioa) deritzon liburu eta Litho-collagea.
 
Goizaren bigarren erdian Euskadiko Filosofia Olinpiaden sari banaketan parte hartu genuen EHUko filosofia fakultateko Aula Magnan. Bertan, Dilema moralen frogako hirugarren eta lehen sariak lortu zituzten 4DBHko Filosofia irakasgaiko Aiora Villarubia Larruscainek eta Iradi Auzmendi Gogenolak. Aurretik ebatzita zuten dilemaren puntu nagusiak ahoz aurkeztu eta defendatu behar izan zituzten areto betearen aurrean. Hori marka zuena!! Zorionak biei!
 
Lehen sariarekin estatu mailako olinpiadetan parte hartzeko txartela lortu dugu!
 
sapere aude!”  
 
 
GSuite

EGUTEGIA 2021-2022
         
1  -  2

ORIENTAZIOA

DBH BATXILERGOA