BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

 

2020-2021 ikasturteko

testu liburuen zerrenda

Aurkitu zure liburua' proiektua | Amarauna | Euskadi Irratia ...

 

 

Irudian klikatu - Haga click en la imagen

 

MATRIKULAZIOA 2020-2021  1. BATXILERGOA

ON LINE: maiatzaren 4tik 21era.
Ikastetxean: maiatzaren 11tik 22ra. Hitzordua eskatu behar da Inikaz edo  telefonoz: 943899496 (09:30-13:30 bitartean).

 


MATRIKULAZIOA 2020-2021  2. BATXILERGOA

ON LINE: maiatzaren 11tik 21era.
Ikastetxean: maiatzaren 11tik 22ra. Hitzordua eskatu behar da Inikaz edo  telefonoz: 943899496 (09:30-13:30 bitartean).

 


Gorputz Hezkuntzako Sketchak konfinamenduan

 

Genetika umeentzat Bordarin

Biologia eta geologia ikasgaian, Talaiako 4DBHko ikasleok, genetika gaia sormenean eta talde-lanean arituz landu dugu ikasturte honetan. 
 
Genetikaren oinarriak ikasteko, jolasak sortu genituen gelan, eskulanean, talde-lanean eta kontzeptuak hobeki barneratu ditugu, objektu bihurtuz. Jolasok Bordariko LH6ko ikasleekin jolastuz testatu genituen,  azaldu diegu zer den herentzia genetikoa, zer diren geneak, nola espresatzen diren... Eta aizu! Uste baino gehiago ulertu zuten, eta benetan gustora aritu ziren jolasean. 
 
Genetikaren kontzeptuak barneratzeaz gain, gure zeharkako gaitasunak lantzeko eta trebatzeko balio izan digu lan honek. Ez da erraza, baina lan oso onak atera dira.
 
 

Wallart omenaldia - Martxoak 8

Martxoak 8-rako ikasleen erreferente izan eta izango diren emakumeez osaturiko orma-irudia hemen duzue:

 

ARTE GOTIKOA BEIRATEEN BITARTEZ!

Gizarte eta plastikako mintegiek proiektu berri bat gauzatu dute elkarrekin. Beirate Gotiko batzuk egin dituzte Talaia BHI-ko leihoak katedral Gotiko bat balitz bezala apaintzeko. Plastikako eta Gizarteko irakasleen arteko koordinazio bilera batzuen ostean lanari ekin diote! Lehenengo orri txuri batean forma geometrikoak marraztu dituzte eta gero kartulina beltzera pasa. Formak moztu eta koloretako paper gardenak itsatsi dizkiote hutsuneetan. Nahi izan dituzten koloreak erabili dituzte eta emaitza beirate zoragarri hauek izan dira. 

Beirate7 Beirate8
Beirate9      

 

DON BOSCO Kimikako ikasleak

 

Bigarren Batxilergoko Kimika ikasleak Don Bosco-n.

 

 

 

HIDROSFERA

1. DBHko ikasleek hidrosferari buruzko gaia stop-motion bideoak ekoiztuz landu dute. Horrela ere ikasi egiten da!

BATXIKO TABERNA

 

Batxilergoko ikasleak tabernan bikain ari dira eta inauteri egunean giro aparta izan genuen ikastetxean.

Taberna kudeatzen dutenak zoriondu nahi ditugu hartzen duten arduraragatik.

Bestalde, gainontzeko ikasle guztak eskertu nahi ditugu partaide izateagatik.

 

 

GOSARI OSASUNGARRIA 1. DBH

Otsaila amaieran DBH 1 mailako ikasleek gosari osasungarri bat prestatzen ikasi zuten eta ikaskideekin batera gosaltzeko aukera izan zuten.  Ekintza hau elikadura osasuntsua eta ariketa fisikoa sustatzeko Bidasoan Bixi programak antolatzen du Hezkuntza saila eta Osakidetzarekin elkarlanean. Ohitura on hauekin jarraitzea gure esku dago orain!

ITALIAKO ELKARTRUKEA

Aurte ere Talaia institutuko DBH 4. mailako ikasleak Italiako Pontedera herriko ikasleekin elkartrukea burutu berri dute.
 
Aste oso bat bertako familietan bizitzen eta Siena, Pisa, Florentzia, Lucca, Bolonia edo San Gimignano bezalako herriak bisitatzen egon dira.
 
    

EUSKARAREN EGUNEKO KOREOGRAFIA

3.MAILAKO IKASLEAK BIKAIN DANTZATZEN!

BOZKATU KOREOGRAFIA HOBERENA ZURE KORREORA BIDALITAKO FORMULARIOAN

 

 

Lanbide Heziketako ERREGIMEN PRESENTZIALEAN onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2020/21 ikasturtea)

https://www.euskadi.eus/informacion/lanbide-heziketako-egutegia/web01-a2hlanhz/eu/

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    • Ikastetxean bertan ekainaren 1etik ekainaren 19ra arte, biak barne.
    • ONLINE eskabideak, ekainaren 19ra arte.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota  bestelako dokumentazioa, beharrezkoa bada: ekainaren 30era arte.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 7a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 8ra arte, barne.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 13a.
  • Ohiko matrikulazio-aldia: uztailaren 13tik 17ra, biak barne
  • Ezohiko matrikulazio-aldia, I. epea: uztailaren 21etik 31ra, biak barne
  • Ezohiko  matrikulazio-aldia, II. epea: irailaren 1etik urriaren16ra, biak barne

 IKASTETXE BATEAN EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA.

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2