2021-2022 IKASTURTEKO TESTU LIBURUAK

2021-2022 ikasturterako hirugarren eta laugarren DBHko liburuak eta Batxilergorako liburuak honako hauek izango dira:

DBH 3-4 liburuak

Batxilergoko liburuak

Lehenengo eta bigarren DBHkoek aldiz liburu solidarioak izango dituzte, ingelesa eta frantsesako ariketa koadernoak izan ezik.

DBH 1- 2 liburuak

KONTINGENTZIA PLANA

SURF SAIOA HENDAIAN

Urriaren 18 eta 21ean DBH 1. mailako Gorputz Hezkuntzako ikasleek Surf saioa egin dute Hendaian. Ura hotza egonda ere primeran pasa zuten!

DBH 1.MAILAKO IKASLEAK EUSKAL GIROTZE BARNETEGIETAN

Aurten ikasturtea hastearekin batera DBH1 mailako ikasleak Euskal Girotze Barnetegira joan ziren irailan. Barnetegi hauetan ikasleek elkar hobe ezagutzeaz gain, jarduera eta jolasen bidez Euskara erabiltzeko joera landu zuten, eta balorazio oso positiboa egin dute handik itzulitakoan.

Irudiek ondo erakusten dute zein ondo pasa zuten!

1.C taldea Barriako Euskal Girotze Barnetegia

   


1.D taldea Elgoibarko Euskal Girotze Barnetegia

 
 

1.A, 1.B eta 1.E taldeak Lesakako aterpetxean

AURTENGOAN ERE JAIZKIBEL AMEZTUKO DUGU!

Joan den ikasturtean martxan jarri genuen Ameztu Jaizkibel proiektuari jarraipena emango diogu eta lehen urratsa eman dugu!

Urriaren 11n, ostiralean, 4. Dbhko Zientzia Aplikatuetako ikasleak eta 2. Dbhko Ingurumen-zientzien Tailerreko ikasleak ametzaren ezkurren bila joan ginen.  Bertan, Gipuzkoako  Foru Aldundiko bi basozain egon ziren gurekin  eta ametzak Jaizkibelen duen egoeraz, kontserbatzearen eta basoberritzearen garrantziaz hitz egin ziguten. Ondoren, ametza eta haritz kanduduna bereizteko hainbat pista eman zizkiguten eta jarraian, bakoitzaren ezkurrak bildu genituen.

Orain ikastetxean emango ditugu hurrengo pausoak! Ezkurrak ernarazi egingo ditugu!
 

 

TALAIA BHIko I. IPUIN LEHIAKETA

Ikasturtea bukatu aurretik, aurten gure ikastetxean lehen aldiz egin den ipuin lehiaketaren sari banaketa egin genuen ekainaren 14ean.
Epaimahaia Maite Darcelesek (idazlea), Yoseba PeƱak (idazlea) eta Maialen Iantzik (irakaslea) osatu zuten. 
Kategoria bakoitzerako sari nagusia ebook bana izan da, eta irabazleak hauek:
A kategorian (1. zikloa) Unax Goena "Ezta?" ipuinarekin.
B kategorian (2. zikloa) Uxue Iridoy "Garatu" ipuinarekin.
Ikasle idazleek, beraien lagunekin batera, Felipe Eizagirre liburuzainak aurkeztutako ekitaldian epaimahaiaren mezuak ikusi eta aditu zituzten, eta beraien ipuinekin sortutako bilduma jaso zuten. Bildumaren azalerako ilustrazioa Maore Tolosak egin du.
Aurtengo parte hartzea ikusi eta baloratuta, emandako lanen maila ona kontuan hartuz, lehiaketak datorren ikasturtean II. edizioa edukiko duela argi dago, hasi ba datorren urterako arkatzak zorrozten!
Argazkian lehiaketako partehartzaileak agiri dira, ekitaldiaren amaieran.
 

DBH4ko plastikako ikasleek egindako Stop Motionak

GSuite

EGUTEGIA 2021-2022
         
1  -  2

ORIENTAZIOA

DBH BATXILERGOA