2021-2022 IKASTURTEKO TESTU LIBURUAK

2021-2022 ikasturterako hirugarren eta laugarren DBHko liburuak eta Batxilergorako liburuak honako hauek izango dira:

DBH 3-4 liburuak

Batxilergoko liburuak

Lehenengo eta bigarren DBHkoek aldiz liburu solidarioak izango dituzte, ingelesa eta frantsesako ariketa koadernoak izan ezik.

DBH 1- 2 liburuak

KONTINGENTZIA PLANA

Saskiaren zozketa

Saskiaren irabazlea azaldu da. Zorionak eta on egin!

 

Euskararen Eguna 2018

TOPIC

Buruhandi Tailerreko eta Artisautzako ikasleekin Topic-era joan gara txontxongiloen mundua gertuagotik ezagutzera. Bertan ikuskizun batekin gozatu, tailer batekin itzal txinatarrak gauzatu eta bertako museoarekin ikasteko aukera aparta izan dugu.
Ikasleak pozik eta gustura aritu dira!
Ea denon artean  egin ditugun txontxongiloei bizia eman eta ikuskizun polita sortzen dugun!

 

 

ZORIONAK LOURDES!

Gaurkoa egun berezia da ikastetxean. Gure lankidea den Lourdes Areizagak urteak bete eta ondo merezitako jubilazioa hartuko du. Zorterik onena opa dizugu bihartik aurrera hasiko duzun bizimodu berrian. Plazer bat izan da zure ondoan egotea. Mila esker egindako lanagatik eta zaren bezalakoa izateagatik. ZORIONAK!

 

 

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARI EZ. TALAIA BHI

Beldurrak argia itzali du... Ba al da inor?

Gordelekuan preso sentitzen hasia naiz.

Etxeko sutondoa infernu bihurtu baino lehen…

Naizena erre baino lehen… Ikusiko al dut argi izpiren bat?

 

Nondik dator min hau?

Ez da ezer entzuten, ez baita identifikatua sentitzen,

ez du aluditua sentitu nahi, ez du erantzule izan nahi.

Koldarkeriaz elikatzen den bortizkeria!

Zerbait izan nahian, desagertzeko beldurrez,

azpian hartu nahi duen bortizkeria...

 

Milaka zatitan txikitzen, birrintzen, suntsitzen, errausten...

Zer bihurtu naiz? Bakardadea, ahulezia, ezereza...

Baina ez-deusa naizela... Orain ohartzen naiz ene barnean zaudela,

 sakon-sakonean, bihotz-ondoan

 

Amesgaizto izugarrienetan ere babesten nauzula

Txoko goxo hortatik gogorarazten didazula:

Banaizela inor, ni ni naizela!

Beldurrik gabe goza dezakedala, erraietaraino senti dezakedala

 

Bidea galtzen dudanean garrasi egiten didazula,

Promes erromantiko hutsalen batek hezur-muinetaraino lehor ez nazan,

Naizena ahazturik nire burua beste batentzat sakrifika ez dezadan

Argia nire baitan dela inoiz ere ahaztu ez dezadan.

 

 

GSuite

EGUTEGIA 2021-2022
         
1  -  2

ORIENTAZIOA

DBH BATXILERGOA