2021-2022 IKASTURTEKO TESTU LIBURUAK

2021-2022 ikasturterako hirugarren eta laugarren DBHko liburuak eta Batxilergorako liburuak honako hauek izango dira:

DBH 3-4 liburuak

Batxilergoko liburuak

Lehenengo eta bigarren DBHkoek aldiz liburu solidarioak izango dituzte, ingelesa eta frantsesako ariketa koadernoak izan ezik.

DBH 1- 2 liburuak

KONTINGENTZIA PLANA

ERNALKETA HIPOTETIKOA

4.DBHko BioGeoko ikasleek euren haurren aurpegia diseinatu behar izan dute, ernalketa hipotetiko batetik ateratako geneen konbinazioetan oinarrituz.

 

DOCK OF THE BAY

Maiatzaren 13an 4. DBHn musika ikasgaia lantzen duten ikasleak Dock of the bay Musika Dokumental Jaialdian parte hartu dute Ikusle Berriak atalean. Atal honen bitartez gazteak zine dokumental musikalera erakarri nahi dituzte eta horretarako Europa in 8 bits pelikula ikusteko aukera izan dute. Aurten ezin izan dute batxilergoako ikasleek parte hartu azterketetan daudelako, ea datorren ikastutean parte har dezaketen!!


HONDARRIBIKO KONTSUMO TALDEEN DOKUMENTALA

4. DBHko ikasle batzuk ELIKADURA BURUJABETZAren inguruan hausnartzeko tartea izan dute Balio Etikoak irakasgaian, eta hiru ikaslek Hondarribiko kontsumo taldeei buruzko dokumental hagitz interesgarria ekoiztu dute. Herriko hiru kontsumo taldeak -XixareAldatsa eta Astiro- ezagutzeko aukera paregabea, ikastetxeko irakasleen -Maier eta Iraitz- parte hartze eta ekarpen arras baliotsuekin batera. Dokumentalaren ekoizleak: Aitana Lekuona, Inge Gallo eta Martina Villar.

 

 

 

AZTERKOSTA ETA IBAIALDE


Uraren nazioarteko egunaren harira, Martxoak 25 eta 26an, 1. Batxilergoko Biologia-Geologiako eta  2. Batxilergoko Lur eta Ingurumen-Zientzietako ikasleek, Hondarribiko kostalde eta erreken ekosistemak aztertu zituzten, Azterkosta eta Ibaialde kanpainen barruan

 

AURREMATRIKULA 2021 - 2022 IKASTURTEA

 

2021eko apirilaren 12 tik  23 ra, biak barne aurrematrikula eskabidea egiteko epea zabalik egongo da. Aurrematrikula egin ahal izateko aurretiko hitz ordua eskatu beharko da. 

 

 

Hona hemen beharrezko inprimaki eta informazioa:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da : Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Batxilergoko 1 mailako inprimakia --> Batxi1

Batxilergoko 2. mailako inprimakia --> Batxi2

 

GSuite

EGUTEGIA 2021-2022
         
1  -  2

ORIENTAZIOA

DBH BATXILERGOA