2021-2022 IKASTURTEKO TESTU LIBURUAK

2021-2022 ikasturterako hirugarren eta laugarren DBHko liburuak eta Batxilergorako liburuak honako hauek izango dira:

DBH 3-4 liburuak

Batxilergoko liburuak

Lehenengo eta bigarren DBHkoek aldiz liburu solidarioak izango dituzte, ingelesa eta frantsesako ariketa koadernoak izan ezik.

DBH 1- 2 liburuak

KONTINGENTZIA PLANA

ESTITXU PINATXO ABESLARIAREKIN SAIOA

Martxoaren 22an, Musikariak Ikastetxean egitasmoaren barruan,  Estitxu Pinatxo abeslariaren saioa izan zuten 4. DBH, eta batxilergoko musika ikasgaia lantzen duten ikasleek. Estitxuk bere ibilbide profesionalaren nondik norakoak azaltzeaz gain,  bere azken lanaren kantak abestu eta bere ahots zoragarriaz gozatzeko aukera izan zuten.

 

 

AURRERA KORRIKA !!!

Aurten Korrikarik ez da egingo, pandemia dela eta. Hala ere, nork esan du Korrika ospatu ezin dugunik? Martxoaren 28an, 12:00tan, ekitaldi bat egingo da Kasino Zaharrean, eta gure ale txikia hemen doa, Talaiako Normalkuntza Batzordeko ikasleek prestatutako bideoarekin.
Aurrera Korrika!

"AGAINST CANCER" ALDIZKARI ZIENTIFIKOA


4.DBHkoak minbizia tratatzeko kimioterapian erabiltzen diren farmakoen eraginkortasuna ikertzen ibili dira. Emaitza esanguratsuak izan dituzte...hona hemen emaitzak biltzen dituen "Against cancer" aldizkari zientifikoa!

ARIZMENDI LANDARE MINTEGIRA BISITA


Pasa den ostegunean, martxoak 11, Urnietako Arizmendi landare mintegia bisitatzera joan ginen DBH2-ko Ingurumen tailerreko ikasleak, 4DBH-ko Zientzia Aplkatukoak eta 2.Batxilergoko Teknologiakoak. Bertan Jaizkibelen landatuko diren ametzak nola erein eta hazten diren ikusteko aukera polita izan genuen

PLAUTOREN "MILES GLORIOSUS" ANTZEZLANA

Latineko ikasleak , Plautoren "miles gloriosus" antzezlana ikustera joan dira Bilbora.

 



GSuite

EGUTEGIA 2021-2022
         
1  -  2

ORIENTAZIOA

DBH BATXILERGOA