2021-2022 IKASTURTEKO TESTU LIBURUAK

2021-2022 ikasturterako hirugarren eta laugarren DBHko liburuak eta Batxilergorako liburuak honako hauek izango dira:

DBH 3-4 liburuak

Batxilergoko liburuak

Lehenengo eta bigarren DBHkoek aldiz liburu solidarioak izango dituzte, ingelesa eta frantsesako ariketa koadernoak izan ezik.

DBH 1- 2 liburuak

KONTINGENTZIA PLANA

GARBIÑE UBEDA IDAZLEA IKASTETXEAN

Garbiñe Ubeda idazlearen bisita jaso dugu ikastetxean.

Ikasleek Sasieskola liburua irakurri dute 3. mailan eta ondotik, idazlearekin hitz egiteko aukera paregabea izan dute!

 

RIFEN ZENBAKI SARIDUNA

1. Batxilergoko ikasleen ikasketa bidairako saldutako rifen zenbaki sariduna honako hau izan da:

0392

Irabazlea institutuko idazkaritzara hurbildu dadila saridun rifa ziurtatzeko eta saria jasotzeko.

Urtarrilaren 17a baino lehen ez bada irabazlerik agertzen, beste zozketa bat egingo da.

Zorionak eta mila esker zuen laguntzagatik!

 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

Eguberri On eta 2020 urte zoriontsua opa dizuegu

Euskararen eguna

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Talaia institutuan.

Ekintza xumea egin genuen, 20 minutukoa. 

Ikasleei post-it bana banatu eta galdera bat egin genien, mailaka. Post-it horretan beraien erantzuna idatzi zuten, bakarka. Gero, patiora joan ginen eta Euskara Batzordeko ikasleek prestatu zuten zuhaitzean talde bakoitzak zegokion lekuan jarri zituen bere post-ita eta denon artean zuhaitz hostodun ederra sortu genuen. 

Galdera hauek egin genizkien ikasleei: 

  1. 1. maila: ZEIN KONPROMISO HARTZEN DUT EUSKARAREKIKO?
  2. 2. maila: NOREKIN EGITEN DUZU BETI EUSKARAZ?
  3. 3. maila: ZERGATIK EZ DUZU EUSKARAZ EGITEN?
  4. 4. maila: ZER SENTITZEN DUZU EUSKARAK HONDARRIBIAN DUEN EGOERAREKIKO? 

       Batxillergoa: ZERGATIK USTE DUZU GAZTEEK EZ DUZUELA EUSKARAZ EGITEN? 

Ekintza xume honekin ikasleek euskarari buruzko hausnarketa egitera animatu genituen eta euskararekiko dituzten bizipen, sentipen eta iritziak ezagutu nahi izan genituen. 

 

 

PLANETARIO ERAMANGARRIA TALAIAN

Azaroak 5ean DBHko 1. mailako ikasleek planetario saioaz gozatu zuten. Esperientzia berria guztiontzat!

 

GSuite

EGUTEGIA 2021-2022
         
1  -  2

ORIENTAZIOA

DBH BATXILERGOA