BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

 

2020-2021 ikasturteko

testu liburuen zerrenda

Aurkitu zure liburua' proiektua | Amarauna | Euskadi Irratia ...

 

 

 

Irudian klikatu - Haga click en la imagen

 

MATRIKULAZIOA 2020-2021  1. BATXILERGOA

ON LINE: maiatzaren 4tik 21era.
Ikastetxean: maiatzaren 11tik 22ra. Hitzordua eskatu behar da Inikaz edo  telefonoz: 943899496 (09:30-13:30 bitartean).

 


MATRIKULAZIOA 2020-2021  2. BATXILERGOA

ON LINE: maiatzaren 11tik 21era.
Ikastetxean: maiatzaren 11tik 22ra. Hitzordua eskatu behar da Inikaz edo  telefonoz: 943899496 (09:30-13:30 bitartean).

 


Saskiaren zozketa

Saskiaren irabazlea azaldu da. Zorionak eta on egin!

 

Euskararen Eguna 2018

TOPIC

Buruhandi Tailerreko eta Artisautzako ikasleekin Topic-era joan gara txontxongiloen mundua gertuagotik ezagutzera. Bertan ikuskizun batekin gozatu, tailer batekin itzal txinatarrak gauzatu eta bertako museoarekin ikasteko aukera aparta izan dugu.
Ikasleak pozik eta gustura aritu dira!
Ea denon artean  egin ditugun txontxongiloei bizia eman eta ikuskizun polita sortzen dugun!

 

 

ZORIONAK LOURDES!

Gaurkoa egun berezia da ikastetxean. Gure lankidea den Lourdes Areizagak urteak bete eta ondo merezitako jubilazioa hartuko du. Zorterik onena opa dizugu bihartik aurrera hasiko duzun bizimodu berrian. Plazer bat izan da zure ondoan egotea. Mila esker egindako lanagatik eta zaren bezalakoa izateagatik. ZORIONAK!

 

 

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARI EZ. TALAIA BHI

Beldurrak argia itzali du... Ba al da inor?

Gordelekuan preso sentitzen hasia naiz.

Etxeko sutondoa infernu bihurtu baino lehen…

Naizena erre baino lehen… Ikusiko al dut argi izpiren bat?

 

Nondik dator min hau?

Ez da ezer entzuten, ez baita identifikatua sentitzen,

ez du aluditua sentitu nahi, ez du erantzule izan nahi.

Koldarkeriaz elikatzen den bortizkeria!

Zerbait izan nahian, desagertzeko beldurrez,

azpian hartu nahi duen bortizkeria...

 

Milaka zatitan txikitzen, birrintzen, suntsitzen, errausten...

Zer bihurtu naiz? Bakardadea, ahulezia, ezereza...

Baina ez-deusa naizela... Orain ohartzen naiz ene barnean zaudela,

 sakon-sakonean, bihotz-ondoan

 

Amesgaizto izugarrienetan ere babesten nauzula

Txoko goxo hortatik gogorarazten didazula:

Banaizela inor, ni ni naizela!

Beldurrik gabe goza dezakedala, erraietaraino senti dezakedala

 

Bidea galtzen dudanean garrasi egiten didazula,

Promes erromantiko hutsalen batek hezur-muinetaraino lehor ez nazan,

Naizena ahazturik nire burua beste batentzat sakrifika ez dezadan

Argia nire baitan dela inoiz ere ahaztu ez dezadan.

 

 

BIODONOSTIARA IRTEERA

Biologia eta kimika ikasgaietatik 2.Batxilergoko ikasleekin BioDonostiara gerturatu gara, Donostiako Ospitale ondoan dagoen laborategietara. Bertan, arlo guztietako ikerlariak (biologoak, biokimikariak, kimikariak, matematikariak...) elkarlanean aritzen dira oinarrizko ikerketa egiten laborategiko teknikarien laguntzarekin. 

Neurozientziak, hepatologia, genetika eta beste hainbat alorretako laborategian bertatik bertara ezagutu ditugu Mikel Muñoz eta Uxoa Fernandez doktoregaien eskutik. Biologia molekularreko ikerlarien egunerokotasuna gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan da.
 
Orain, batxilergoko bigarren mailakoekintzat erronka...bukatu ostean, zer?

 

 

 

EUSKARALDIA

 

Talaia eskolak institutuarekin bat egin du Euskaraldian

EUSKARAREN EGUNERAKO BIDEOA

BOZKATU!

 

TALAIA BHI EUSKARALDIAREKIN BAT

JAIZKIBEL AMEZTUKO DUGU!

Bertako basoa, ameztia (Quercus pyrenaica) ikusi nahi dugu berriro ere indarrean Jaizkibelen. Eta horretarako, Hondarribiko Talaia bhi ikastetxean “Ameztu Jaizkibel” proiektua jarri dugu martxan, gure ingurunea ezagutu eta bertako paisaia berreskuratzen lagunduko duen lan interesgarria.

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2