Talaia ikastetxea, gaur egun ezagutzen dugun bezala, 1996-97 ikasturtean sortu zen.

Aurreko ikasturtean zehar, hau da, 1995-96an, Hondarribiko ikastetxe publiko bakarrak, Hondarribiko ikastolak eta bertako institutuak elkarlanean hasteko lehenengo urratsak eman zituzten, ikastetxe ezberdinetako estamentu guztietan garbi ikusi zutelako, etorkizunera begira, ikastetxe bakarra osatzea zela hiriarentzat egokiena, eta, ondorioz, goian aipatu dugun bezala, Talaia ikastetxe berriaren proiektua martxan hasi zen.

1995etik ikastetxean aldaketak egon dira, batez ere ikasleriaren kopuruari dagokionez. Hasieran hiru lerroko ikastetxea izan zen, salbuespenak kontuan hartu gabe, eta urte askotan hala mantendu bazen ere, pixkanaka kopurua handitzen joan zen, eta une honetan DBH osoan bost lerro izatera iritsi gara. Batxilergoan, berriz, gehienetan, bi lerro izan ditugu. Ia 600 ikaslez eta 75 inguru irakaslez osaturik.

Talaia BHI, herriko ikastetxe publiko bakarra izanda, betidanik jaso izan ditu era ezberdinetako ikasleak, hau da, maila ekonomikoa zein maila kulturala kontuan hartuta jatorri desberdineko ikasleak, horregatik ikasle guztien beharrari erantzun egokia ematea izan da beti gure erronka.