Ikastetxeko orientatzailearen irudia erreferentziazkoa eta ezinbestekotzat ikusten da, bere eginbeharrak hainbat esparruei erantzun zuzena eman behar izaten baitie, ondorengo puntuetan laburbildurik ikusi dezakezuelarik::

  • Tutorearekin elkarlanean ikasgela barruan dauden ikasleen beharrak identifikatu, baloratu eta asebetetzeko baliabide zein metologiak zehaztu. Honetarako tutoretza plan bat zehazten da, tutoretza bilerak erabiltzen ditugularik hau bideratu izateko.
  • Pedagogia terapeutikako irakasleekin batera (PT) Orientabide eta Aniztasun arretarako Departamentutzat, HLBP (Hezkuntza Laguntza Berariazko Premia) duten ikasleei erantzun pertsonalizatu eta egoki bat ematea, baita beraien familia aholkularitza eta laguntza.
  • DBHko 2. zikloko ikasleak beraien etorkizuneko bidea eraikitzen hasten direnez, lanbide zein ikasketa arloetan, orientazio eta aholkularitza. Bide hau 3. DBH hasi eta Batxilergoan zein Lanbide Heziketan bukatu daitekeen.
  • Ikasleek, gurasoek edo irakasleek ikasleriaren orientabide pertsonala edo bokazionalari buruz egiten duten banakako eskaerei ahal den neurrian erantzutea.
  • Ikasleari dagozkion erabaki hartzea ahalbidetu (taldeka zein bakarka).
  • Ikastetxeko Elkarbizitzan sortzen diren arazoei aurre egin konponbideak bilatzen lagunduz.
  • Zailtasun akademikoak zein pertsonalak dituzten ikasleen interbentzioan aholkularitza eta laguntza eskaintza.
  • P.T irakasleekin, aniztasun taldeko tutoreekin eta HBSPen parte hartzen duten irakasleekin koordinatu eta orientazio departamentuak gero eta indar gehiago izateko bideratuz.