Heziberrin zehazten diren zehar konpetentzien artean komunikazio digitalerako konpetentzia dugu. Bertan gure ikasleak IKTak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzen ikasi behar dutela zehazten delarik.

Eskolaren IKT maila neurtze asmoz IKT Heldutasun Ereduan parte hartu zuen Talaia BHI institutuak Oinarrizko Maila lortuz 2020 urtean eta Erdi Maila, 2021 urtean.

Ikastetxean hasterakoan eskolak ikasle eta irakasleen esku jartzen ditu ondorengo baliabideak: sareko erabiltzailea, sareko karpeta pertsonal propioa, Google-apps kontua eta Moodle-eko kontua.

Prozesu administratiboak, ebaluazioa, hutsegiteen erregistroa, arau hausteak, tutore eta gurasoen arteko komunikazioa etab, IKTetan oinarrituta daude eta informazio hau gurasoek webean eta app baten bidez eskuragarri dute.

Guraso eta ikasleek formakuntzetan landuko dituzten edukietako batzuk ondorengoak izango dira:

  • Sare sozialak
  • Ziberbullynga eta prebentzioa
  • Legearen aurreko erantzukizunak
  • Pribatutasuna eta nortasun digitala