STEAM proiektuen bidez lortu nahi da ikasleek beren gaitasun eta trebetasun zientifiko-teknologikoak (Science, Technology, Engineering and Math) aplikatu eta praktikan jartzea, baina ikuspegi sortzaile edo artistikotik (Art).

Ikuspegia ez da emaitzan soilik oinarritu behar, prozesuan baizik. Saiakera-errorea, pentsamendu dibergentea, problemen ebazpen dinamikoa, talde-lana eta iraunkortasun handia barne hartzen dituen prozesua.

Talaia BHI ikastetxea 2018an hasi zen STEAM proiektuekin lotutako ikaskuntza-jarduerak bultzatzen, urte hartan Gipuzkoako foru aldundiarekin batera “Jaizkibel ameztu” proiektua aurrera eramanez eta geroztik azken hiru ikasturtetan STEAM proiektuetan murgilduta egon da. Hurrengo ikasturtean, 2021-2022an, eskolako eremu baten eraldaketa landuko dugu ikasleekin batera, “Gure Talaiatik zelaira: ikastetxea diseinatzen” deitu duguna; honen bidez hainbat helburu didaktiko lortu nahi dira, ingurumen, teknologia, elkarbizitza eta beste zenbait alorretan.